Erabilerraztasuna

Webgune baten erabilerraztasuna, edozein pertsonak hori erabiltzeko, bisitatzeko edo bertara sartzeko erraztasunaren adierazlea da, batez ere nolabaiteko muga fisikoa edo kognitiboa duten pertsonen aldetik, muga hori aldi baterakoa edo iraunkorra bada ere, eta baita muga teknologikoak edo kulturalak direla eta zailtasunak dituzten pertsonen aldetik ere.

Webgune hau, W3C WAI lan taldeak definituriko Web Content Accessibility Guidelines 1.0 dokumentuan adierazitako jarraibideei jarraituz diseinatu eta programatu da.

Menuak

Menu hedagarriak saihestu dira. Horrez gain, litekeena da menua irakurri behar izatea saihestea orri bakoitzaren edukira errazago heldu ahal izateko.

Teklatu laburbideak

Teklatuaren bitartez webguneko menuan eta esteka nagusietan nabigatzeko aukera aktibatu da. Horretarako, hizki bakarra esleitzen zaio aukera bakoitzari.

Zure ordenagailuko teklatu laburbideen funtzionamendua, erabiltzen ari zaren web nabigatzailearen araberakoa izango da.

Internet Explorer: ALT + letra +ENTER

Mozilla Firefox: ALT + letra

Safari: ALT + letra

Opera: MAYÚSCUALS + ESC + letra

Google Chrome: ALT + MAYÚSCULAS + letra

Estekak

Ainguraketakoa izena duen esteka guztien ikus testuak, berez deskribatzen du estekaren jomuga. Informazio hori, esteka xehetasun handiagoz azpimarratzeko eta deskribatzeko erabiltzen den TITLE atributuaren bitartez indartzen da.

Testu sekuentzialeko irakurketa nabigatzaile gehienek (JAWS, Lynx, edo Opera, adibidez), webgune bateko esteken zerrenda ateratzeko aukera eskaintzen dute. Hori dela eta, ezinbestekoa da esteka deskribatzaileen praktika.

Ez dugu JavaScript estekarik erabiltzen. JavaScript desgaituta egonik webgunetik nabiga daiteke.

Irudiak

Webguneko irudi guztiek horiei buruzko deskribapen xehatuak biltzen dituzte. Hori da testu nabigatzaile sekuentzialek erabiltzaileei transmititzen dieten informazioa.

CSS estilo orriak

Webgunearen ikus-aurkezpenaren edukia estilo orrien bitartez bereizi da. Horrela, testu irakurgailuek edukia modu naturalean filtratzen dute.