Pribatutasun politika

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasoriko informaziorako beharra betez, ondoren jakinarazten zaizu webgune hau, helbidea Baluarte plaza z/g 31003 Iruñea (Nafarroa) duen Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio (NICDO) sozietateak kudeatzen duela eta haren erantzukizunpean dagoela.

NAVARRA DE INFRAESTRUCTURAS DE CULTURA, DEPORTE Y OCIO S.L.

  • Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.356 liburukia, 212 folioa, NA-26.983 orria
  • Helbidea Baluarte plazan, 31002 Iruñea
  • I.F.K. B-31.931.959.
  • Bulegoak: Baluarte plaza z/g, 31002 Iruñea

Webgune hauek ere erantzukizun horren pean daude:

Erantzukizuna

Webgune honetara sartzen den pertsona orok erabiltzailea dela onartzen du, eta hemen adierazten diren xedapenak eta baita aplikagarri den beste edozein lege xedapen kontuan hartzeko eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du.

Prestazio emaileak ez du izango bere webgunean argitaratutako informaziotik sortutako inolako erantzukizunik, ezta webgunearen erabilgarritasun faltarengatik ere (erorketak). Webguneak, gainera, aldizkako geldialdiak izango ditu, mantentze lan teknikoak direla eta. Horrez gain, prestazio emaileak, webgunean ager daitekeen edozein informazio mota aldatzeko eskubidea gordetzen du, aurretik adierazi edo erabiltzaileei betebehar horiek jakinarazi behar gabe. Prestazio emailearen webgunean argitaratzea nahikoa dela ulertuko da.

Cookieen erabilera

Prestazio emailearen webguneak cookieak (zerbitzuak, webgunera sartzen denaren ordenagailura bidaltzen dituen testu artxibo txikiak) erabili ditzake. Interneten ohikoa den teknika da, webgunearen funtzionamendu eta ikuskapen egokirako ezinbestekotzat hartzen diren zenbait egiteko gauzatzeko. Horien egitekoak oso anitzak izan daitezke: nabigazio lehenespenak gordetzea, informazio estatistikoa biltzea, zenbait funtzionaltasun teknikorako aukera ematea, etab. Batzuetan, cookieak erabiltzailearen edo bere ekipoaren nabigazio ohiturei buruzko oinarrizko informazioa biltzeko erabiltzen dira, eta ekipoa ezagutzera ere hel daitezke.

Webgunean erabilitako cookieek, edonola ere, aldi baterako izaera dute, ondorengo transmisioa eraginkorragoa egiteko helburu bakarrarekin, eta erabiltzailearen saioa amaitzean desagertu egiten dira. Cookieak ez dira inoiz izaera pertsonaleko informazioa biltzeko erabiliko. Orokorrean, mota hauetako cookieak sartzen ditugu: errendimendua hobetzeko (toki berera itzultzen zarenean zure informazioa eta lehenespenak berriro konfiguratu behar ez izateko, azterketa estatistikorako (bisitari kopurua zenbatzeko, horien erabilera lehenespenak ezagutzeko eta gure zerbitzua hobetu ahal izateko), geolokalizaziorako (hala denean zerbitzu egokiagoak eskaini ahal izateko), erregistrorako (erabiltzaileei webgunerako sarbide erosoagoa eskaini ahal izateko aztertzen ari garen potentzialtasuna) eta publizitaterako (zure nabigazio lehenespenak bilduz, erabiltzailearen soslaia izenez ezagutzen dena). Batzuetan, orri horietan zerbitzuak eta funtzionaltasunak eskaintzen dituzten hirugarrenen batzuk ere sar daitezke.

Litekeena da bezeroaren webgunetik beste webgune batzuetako edukietara bideratzea. Prestazio emaileak ezin dituenez beti kontrolatu hirugarrenek bere webguneetan sartutako edukiak, ez du eduki horiei buruzko inolako erantzukizunik izango. Dena den, prestazio emaileak, nazio edo nazioarte mailako legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrakoa izan daitekeen edozein eduki berehala kentzeko konpromisoa hartzen du, webgune horretara dagoen bideratzea berehala kenduz eta aipaturiko eduki desegokia agintari eskumendunei jakinaraziz.

Datu pertsonalen babesa

Prestazio emaileak izaera pertsonaleko datuen babeserako Espainiako arautegia betetzen du, eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (LOPD), LOPDaren garapenerako Arautegia onetsi duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan, eta une bakoitzean indarrean egon daitekeen gainerako arautegian ezarritako betebeharrak oso-osorik beteko direla eta erabiltzailearen datu pertsonalak modu egokian erabiliko eta tratatuko direla bermatzen du. Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean, une horretan indarrean dagoen Pribatutasun Politika aplikatuko zaizu, eta testu hori aztertu beharko duzu, horrekin ados zaudela egiaztatzeko.

• Ematen dizkiguzun datu pertsonalak NAVARRA DE INFRAESTRUCTURAS DE CULTURA, DEPORTE Y OCIO SL-ren ardurapean dauden fitxategietan tratatuko dira. Horien helburuak hauek dira:

I. Eskuratu dituzun produktuen edo zerbitzuen salerosketa kontratuaren edo elkarren arteko beste edozein kontraturen garapena, betetzea eta egikaritzea;

II. Planteatzen dizkiguzun informazio eskaerei, kexei edo iradokizunei erantzutea.

III. NAVARRA DE INFRAESTRUCTURAS DE CULTURA, DEPORTE Y OCIO SL-ren zerbitzuei buruzko informazioa ematea, produktu horiekin erlazionaturik, posta elektronikoz edo bestelako edozein komunikazio elektroniko bitartez (SMS, adibidez) jakinarazpen komertzialak bidaltzea barne.

Helbidea Baluarte plaza z/g 31003 Iruñea (Nafarroa) duen NAVARRA DE INFRAESTRUCTURAS DE CULTURA, DEPORTE Y OCIO SL-k, fitxategiaren arduradun gisa, izaera pertsonaleko zure informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzeko eta zure datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka agertzeko zure eskubideak bermatzeko konpromisoa hartzen du, aipaturiko helbidera bidalitako gutun bitartez.

Spam-aren aurkako politika

Prestazio emaileak adierazten du eskatu gabeko jakinarazpen komertzialak bideratzearen kontra dagoela erabat, eta baita “spam” gisa ezagutzen den bestelako edozein jokaera edo adierazpenen kontra ere. Halaber, horrelako gehiegizko jardunbideen kontrako borrokarako konpromisoa duela adierazten du. Beraz, webgunean jasotako datu pertsonalak ez zaizkiola inori lagako, transferituko edo salduko eta ez direla inorekin konpartituko bermatzen dio prestazio emaileak erabiltzaileari.

Arrazoi berberak direla eta, erregistro prozesua ez da erabiliko beste pertsona batzuen posta helbideak inskribatzeko, pertsona horien berariazko baimenik gabe. Jardunbide horien aurkako neurri gisa, NICDOk double opt-in motako posta zerrenda ezartzen du. Zerrenda horrek, harpidetza helbide gisa adierazitako posta elektroniko kontuaren titularraren berariazko baieztapena eskatzen du, posta elektroniko bidez jakinarazpenak jaso aurretik.

Hala ere, erabiltzaile batek, erregistratu gabe, edo erregistro horretarako berariazko baimena eman gabe, webgune honetako jakinarazpenak jasotzen baditu, harpidetza baliogabetu ahal izango du, jakinarazpenean bertan ematen diren esteken bitartez.

Horrez gain, erabiltzailea gurekin harremanetan jar daiteke webgunean dagoen harremanetarako formularioaren bidez, gertatutakoa jakinarazteko edo bere datuak gure sistematik berehala ezabatzea eskatzeko.

Google Analytics

Google Analytics, Google enpresak eskainitako datu estatistikoen azterketa zerbitzua da (pribatutasun politika). nicdo.es-ek, horren erabilerari buruzko estatistiken jarraipena egiteko erabiltzen du zerbitzu hori.

Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu webguneari horren erabilerari buruzko datu estatistikok aztertzeko (bisita kopuru osoa, gehien bisitatu diren orriak, etab.). Cookieak sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) Googlek zuzenean transmitituko du eta Estatu Batuetan dituen zerbitzarietan artxibatuko du.

Googlek gure kontura erabiliko du informazioa, [nombre-sitio-web] webgunearen erabilerari buruzko estatistikak sortzeko. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek duen beste inolako daturekin lotuko. Googlek informazio hori beste batzuei transmititu ahal izango die, legediak horrela eskatzen dionean edo beste horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

Datuen edo informazioaren tratamenduaren kontra ager zaitezke cookieen erabilera errefusatuz zure nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia eginez. Dena den, hori eginez gero, [nombre-sitio-web] webgunearen erabateko funtzionaltasuna mugatuko duzu. Webgune hau erabiltzean, zure baimena ematen diozu Googlek informazioa tratatzeari, goian aipaturiko forman eta helburuetarako.

Afiliazio estekak

Aldian behin, afiliatu programa ezarri duten marken produktu eta zerbitzu afiliazio estekak erabili daitezke. Esteka horiek produktu eta zerbitzuak erabili edo, kalitate maila egokia betetzen dutela baloratzeko aukera ematen duten probak egin ondoren baino ez dira erabiliko.

Prestazio emaileak konpromisoa hartzen du deskribaturiko baldintzak betetzen ez dituzten produktuetara esteka afiliatu arbitrarioak ez jartzeko, ulerturik, gainera, horrelako jardunbideak oso kaltegarriak izango liratekeela horiek sustatzen dituen webgunearen beraren izen onerako.

Edukien jabetza intelektuala eta erabilera

Aipaturiko webguneak, eta, aipamen gisa, baina ez era mugatuan, barne hartuz horien programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako elementuak, diseinuak, testua edo/eta grafikoak, prestazio emailearen jabetzakoak dira edo, bestela, prestazio emaileak horretarako berariazko lizentzia edo baimena du egileen aldetik.

Erabiltzaileari nazioarteko Creative Commons Reconocimiento-CompartirIgual 4.0 lizentzia ematen zaio, eta horren termino zehatzak esteka honetan kontsultatu ahal izango dira. Aurretik prestazio emaileak baimendu ez duen edozein erabilera, egilearen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen ez betetze larritzat hartuko da.

Prestazio emailearenak ez diren diseinuak, logotipoak, testua edo/eta grafikoak, webgunean ager daitezkeenak, beraien jabeenak dira, eta haiek dira horien inguruan sor daitekeen edozein gatazkaren arduradunak. Edonola ere, prestazio emaileak horien berariazko eta aurretiazko baimena du.

Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen ez betetze posibleei buruzko edozein aipamen egiteko, eta baita webgunearen edozein edukiri buruzkoa ere, webgunean dagoen harremanetarako Formularioaren bitartez egin daiteke.

Lege aplikagarria eta Jurisdikzioa

Webgune honekin edo bertan aurrera eramaten diren jarduerekin erlazionatutako gatazka edo gai guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da, eta aldeak berariaz jarriko dira haren esku.