Xedea

2018ko irailean ireki zenetik, Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio (NICDO) erakundeak zuzenean kudeatzen ditu Baluarte Nafarroako Kongresu Jauregia eta Auditorioa, Larra-Belagua Eski Lurraldea eta Nafarroa Arena (2018ko irailetik aurrera). Horrez gain, Nafarroako Azoka Eremuaren (REFENA SLk kudeatua) eta Nafarroako Zirkuituaren (Los Arcos MotorSport – LAMSek kudeatua) kanpoko kudeaketaren kontrol lanak egiten ditu. NICDOk Nafarroako Filmotekaren eta Navarra Film Commission izenekoaren kudeaketa lanak egiten ditu, eta Baluarte Fundaziorako komunikazio eta kudeaketa zerbitzuak daramatza aurrera. Azken erakunde independente hori, Baluarte Auditorioaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programazioaren eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku dauden Dantza, Antzerki, Zine eta Musika Jaialdien ekoizpenaren arduraduna da.

NICDOren egitekoen artean, bere erantzukizunpean dauden kultura, kirol eta aisia zentroen estrategia bateratua garatzea eta aurrera eramatea dago, Nafarroan eragin ekonomiko eta soziala modu egokian sortzeko, kulturan, kirolean, kongresuetan edo bileretan oinarrituriko turismoaren (MICE) hazkunde ekonomikoki jasangarriaren, generoei eta ikus-entzuleei dagokienez globala izango den lehen mailako kultur eskaintza Foru Komunitatera hurbiltzearen, zientziaren dibulgazioaren eta teknologia berrietan alfabetatzearen bitartez.

NICDO proiektua, enpresa kudeaketa egokiari dagozkion funtsezko lau euskarritan oinarritzen da:

  • Eraginkortasuna kudeaketan, autofinantzatzeko ahalmenaren terminoetan neurtua: behar adina irabazi operatibo sortzea (EBITDA), gastu arruntak eta jarduera garatu ahal izateko  beharrezkoak diren inbertsioak ordaindu ahal izateko.
  • Kalitatearen, ingurumen kudeaketaren eta gizarte erantzukizunaren aldeko apustua, akreditazioen eta jardunbide hobeak gauzatzearen bitartez, etengabeko hobekuntza eskeman.
  • Bikaintasuna giza baliabideetan.
  • Bezeroaren gogobetetzea.

NICDOren xedearen garapen eraginkorrerako ezinbestekoa da lankidetza publiko-pribaturako eremuak sortzea eta horiei eustea, nazio eta nazioarte mailan antzeko zentroak dituzten lankidetza sareen eta elkarteen kide izatea eta lurralde, nazio eta nazioarte garapenerako erakundeekin eta eragile ekonomikoekin ezinbestekoa den lankidetza izatea.