OPARITU KULTURA ETA IKUSKIZUNAK.
OPARITU POZA ETA UNE BEREZIAK GEHIEN MAITE DUZUNAREKIN.
NICDO OPARI-TXARTEL BERRIA
50€, 100€ eta 150€
Horrekin kontzertuak, balleta, opera, ikuskizunak, erakusketak, jaialdi propioak edo filmak… oparitu ditzazkezu. Opari-txartel hau Baluarte, Nafarroa Arena, Nafarroako Filmoteka eta Planetarioko sarrerekin trukatu daiteke.
NICDOren sarreren salmenta-plataformaren bidez salgai ez dauden ekitaldien sarrerak ezin dira Opari-txartelarekin erosi (gune bakoitzeko Bacantix-en salmenta-sistemaren orrian kontsulta ditzakezu: Baluarte eta Navarra Arena, Nafarroako Filmategia eta Planetarioa).
Zure opari-txartela nola trukatu
TXARTELDEGIAN
Txartela Baluarteko txarteldegian, La Morea merkataritza-gunean, Nafarroa Arenan, Filmotekan eta Planetarioan, lehen erosketarekin trukatu ahal izango da.
1. Opari-txartela zure bezero-kontuarekin lotuko da. Konturik ez baduzu, txarteldegian bertan sortu ahal izango da.
2. Bezero-kontua sortu ondoren, txartela berehala trukatu ahal izango duzu leihatilan bertan edo uneoro www.nicdo.es webgunearen bidez.
BILDU ZURE TXARTELA PACAKAGING BEREZI BATEKIN
Zure opari-txartelak bilgarri berezi bat izatea nahi baduzu, pasa zaitez gure txarteldegitik oparia osatzeko eta zure txartela pertsonalizatu.
WEBGUNEAN
1. Txartela webgunean trukatzeko, lehen erosketa egitean zure bezero-kontuarekin sartu beharko zara. Konturik ez baduzu, erregistratu egin beharko duzu baliozko helbide elektroniko bat emanez.
2. Kontua sortu ondoren, opari-txartelaren kodea sartu beharko duzu online erosketan atxikitzeko. Zure bezero-kontuarekin, eskuragarri duzun saldoa uneoro kontsulta dezakezu.
Informazio gehiago behar izanez gero, baldintzak www.nicdo.es/tarjetaregalo web-orrian, 948 066 066 telefonora deituz edo ticketing@nicdo.es helbidera mezu bat bidaliz kontsulta ditzakezu.
*Zenbatekoa nahi adina ekitalditan erabili ahal izango da, saldoa agortu arte. Saldoa nahikoa ez bada, kanpoko beste ordainketa batekin osa daiteke.
*Ezin da opari-txartela eskudiruarekin trukatu, ez guztizkoarekin, ez salmenta baten ondoren geratzen den saldoarekin.
*Txartelak urtebeterako balio du, erosketa-datatik aurrera. Epe horretatik aurrera, txartelak ez du baliorik izango.